Eusko Gudarostea

Euzko Gudarostea
Eusko Gudarosteko 19. Amaiur Batailoiko gudari talde bat. Bizkaia, 1937.
Sorrera1936k irailaren 25a
FideltasunaEuskal Herria Eusko Jaurlaritza
Espainiako Bigarren Errepublika
MenpekotasunaEuzko Alderdi Jeltzalea, Eusko Jaurlaritza, Errepublikako Herri Armada.
SortzaileakEAJ, EAE, ELA-SOV, Euskadiko Sozialistak, EPK, JSU, UGT, IR, CNT-AIT, Jagi-Jagi, Errepublikarrak eta afiliazio gabeko unitate militarrak
BuruzagiakAlberto Montaud (Komandantzia)
Jose Antonio Agirre (Komandantzia)
Joseba Rezola (Defentsa Kontseilua)
Ofizial ezagunakCandido Saseta
EgoitzakLoiolako Santutegia (sorrera)
Bilboko Garellanoko koartela (behin-behinekoa)
GuduakIparraldeko frontea: Bermeoko gudua, Bilboko gudua, Bizkargiko gudua, Intxortetako gudua, Legutioko gudua, Oviedoko gudua, Matxitxakoko itsas gudua, Saibigaingo gudua eta Sollubeko gudua, bai eta Bigarren Mundu Gerrako Frantziako Pointe de Graveko askapena
EreserkiaEusko gudariak
Ikurra

Eusko Gudarostea (garaiko grafian Euzko Gudarostea) Espainiako Gerra Zibilean bando errepublikarraren alde borrokatu zen euskal erakundea izan zen.

Hiru aro izan zituen: EAJak 1936an sortu zuen milizia izan zen lehenik. Euskadiren Autonomia Estatutua onartu ondoren Eusko Jaurlaritzak antolatu zuen Euskadiko Operazio Gudarostearen baitan txertatu zen ondoren. Azkenik, 1937ko apirilaren 28an Jaurlaritzak gudarostea berregituratu eta, ondorioz, bere agindupeko indar guztiak izendatzeko erabili zuen Eusko Gudarostea deitura. Eusko Gudarosteak 1936-1937 urte bitartean jardun zuen Iparraldeko frontean, frankistek garaitu arte.

Eusko Gudarosteko kideak eusko gudariak ziren, eta izenburu horixe du armada haren ereserkiak, Eusko gudariak abesti ezagunak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search